Aenaren web orri publikoaren bidez eskainitako zerbitzuen gaineko kexak eta iradokizunak

Aenaren Web publikoaren funtzionamenduaren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen inguruko erreklamazioak, kexak eta iradokizunak kudeatzeko eta izapidetzeko zerbitzua.

Izapiderako sarbidea

Honi buruz

Aenaren Komunikazio Zuzendaritzak ondorengoen kudeaketa eta mantentze-lana egiteko ardura du:
Aenaren Webgune Publikoaren bidez, Aena SME SAren informazio orokor guztia eta eskaintzen dituen zerbitzuak (aparkaleku-erreserba, VIP zerbitzuak eta Oztoporik Gabeko laguntza, besteak beste) eskura ditzakezu, baita honako hauei buruzko informazioa ere:
  • Aenaren aireportuetako hegaldiak denbora errealean (Infovuelos aplikazioa).
  • Kontratazioa (obrak, hornidurak eta zerbitzuak).
  • Kontratazio komertziala.
  • Ekipajeak, dokumentazioa eta segurtasuna.
  • Akziodun eta inbertitzaileekiko harremana.
  • Aire-konpainientzako ibilbideak eta pizgarriak.
  • Negozio-aukerak aireportuetan.
  • eta abar.

Nola aurkez dezaket kexa edo iradokizun bat telematikoki

Emandako informazioaren edo gure web orrian dauden aplikazioren inguruan gertakariren bat baldin baduzu, edo zure ideiak edo iradokizunak bidali nahi badizkiguzu Aenaren web publikoaren bitartez emandako zerbitzuak hobetzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke horretarako dagoen inprimakia telematikoki aurkeztuz, edo eskuineko eremuan dagoen paper-inprimakia deskargatuz.
 
Gure paper-inprimaki deskargagarria erabiliz gero, arren bidali posta elektronikoz hona: webpublica@aena.es edo postaz ondorengo helbidera:
 
Aenaren Web Publiko Unitatea
C / Peonías, 12
28042 MADRIL (Espainia)

Kontaktua

Telefonia zerbitzuak ( +34) 91 321 1000

Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan

Entzumeneko desgaitasunen bat al duzu? 7:00etatik 23:00etara, penintsulako ordutegian. Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan
Sartu
Logo Aena