Aenaren Izapideak eta erreklamazioak
Aenaren Izapideak eta erreklamazioak
Izapideak eta Erreklamazioak Atariak nola funtzionatzen duen azaltzen dizugu. Telefono bidezko Arreta Zerbitzura ere dei dezakezu (913 211 000).
Zer da Izapideak eta Erreklamazioak Ataria eta zertarako balio du?
Izapideak eta Erreklamazioak Ataria herritarrekin harremanetan jartzeko gunea da. Bertan, baliabide elektronikoen bidez Aena-ekin harremanak izateko aukera izango dute herritarrek.
Izapideak eta Erreklamazioak Atariak aukera ematen du Aenaren eskumeneko izapideak online egiteko. Halaber, erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkez daitezke.
Zer da ziurtagiri elektroniko bat?
Hirugarren batek elektronikoki sinatutako agiri elektroniko bat da; sinatzaile baten sinadura egiaztatzeko datuak ditu eta bere nortasuna baieztatzen du.
Ziurtagiria sinatzen duen hirugarrengo horri 'ziurtapen zerbitzuen emaile' deitzen zaio. Ziurtapen zerbitzuen emaileak 59/2003 Legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu, eskatzaileen nortasuna eta gainerako inguruabarrak egiaztatzeari eta ziurtagirien bermeei dagokienez, 'ziurtagiri elektroniko onartua" deitzen zaio ziurtagiriari.
Zein dokumentu elektroniko mota onartzen dira Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atarian?
Aenak Izapideak eta Erreklamazioak Atarian edozein eskaera aurkezteko .pdf edo .xsig luzapena duten dokumentu elektronikoak bakarrik onartuko direla ezarri du.
Aurkeztutako dokumentuen onartutako tamaina gehienez 2 MB-ekoa da eskaera bakoitzeko (erantsitako fitxategi guztien batura).
Zergatik behar dut ziurtagiri elektronikoa online zerbitzu batzuetarako?
Administrazio elektronikoaren segurtasunari buruzko legezko baldintzak direla eta, ziurtagiri elektroniko onartua behar da Aenak eskainitako Izapideak eta Erreklamazioak Atariko zerbitzu batzuk erabiltzeko. Bi helburutarako erabiltzen da ziurtagiria:
Zein ziurtagiri erabil daiteke Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atarian?
Aenak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta @firma-k (Lehendakaritza Ministerioaren sinadura elektronikoaren eta baliozkotze zerbitzuen plataforma) aitortutako ziurtagiri-zerbitzuen ziurtagiri elektronikoak onartzen ditu.
Non eskura dezaket ziurtagiri elektroniko bat?
Onartutako ziurtagiri elektroniko bat eskuratzeko, dagokion zerbitzu emailearengana jo behar da. NAN elektronikoa izanez gero, ez dago bestelako ziurtagiririk eskatu beharrik; izan ere, NAN elektronikoak onartutako ziurtagiri elektroniko bat darama bere txipean.
Zer da sinadura elektroniko bat, eta zer behar da elektronikoki sinatzeko?
Sinadura elektronikoa sinatzen den agiri elektronikoarekin lotzen den eta sinatzailea nor den eta zer sinatzen duen dion fitxategi elektroniko bat da.
Ziurtagiri elektronikoa behar da elektronikoki sinatzeko.
Eskuz idatzitako sinadura baten balio bera al du sinadura elektronikoak?
Onartutako ziurtagiri elektronikoekin egindako sinadurak, Aena onartutakoen kasuan bezala, onartutako sinadura elektronikoak dira, eta sinatzailea nor den jakiteko eta sinatutako datuen osteko edozein aldaketa antzemateko aukera ematen dute.
Onartutako sinadura elektronikoa eskuz idatzitako sinaduraren baliokidea da lege ondorio guztietarako.
Zer izapide egin dezaket Izapideak eta Erreklamazioak Atariaren bitartez?
Izapideak eta Erreklamazioak Atariak aukera ematen du Aenaren eskumeneko izapideak online egiteko.
Halaber, erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkez daitezke Izapideak eta Erreklamazioak Atariaren bitartez.
Erabilgarri dauden izapideak ezagutzeko, sakatu Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atarian erabilgarri dauden zerbitzuak izeneko erlaitzean.
Nola burutzen da on line eskaera ziurtagiri digitalarekin?
Izapideak eta Erreklamazioak Atarian, eta aukeratutako prozeduraren barnera sartu ondoren, dagokion esteka sakatuta, nabigatzaileak ziurtagiri digitala sartzeko eskatzen du, herritarraren autentifikazioa egiteko.
Izapideak eta Erreklamazioak Atariak bete beharreko eskaera formularioa erakutsiko du eta, beharrezkoa izanez gero, informazio osagarria duten fitxategiak eransteko aukera ematen du.
Formularioa bete ondoren, "bidali" botoia sakatu behar da eta sinadura prozesua hasten da:
Zer da agiri elektroniko bat?
Agiri elektronikoa formatu zehatz batekin oinarri elektronikoan gordetako era bateko zein besteko informazioa da.
Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atariko zenbait izapideren kasuan, agiri elektronikoak erantsi eta bidali behar dira.
Nola aurkez dezaket agiri elektroniko bat?
Agiri elektronikoak Izapideak eta Erreklamazioak Atariko online prozeduretan eskaintzen den “agiriak erantsi” funtzioa erabiliz aurkez daitezke.
Nola jakin dezaket aurkeztutako agiri elektronikoak Aenak jaso dituela?
Aurkeztutako agiri bakoitzeko hartu-agiri bat bidaliko da Aenaren erregistro elektronikotik. Hartu-agiriak data eta ordua dakartza.
Data eta ordua Aenaren sistemek bermatzen dute. Sistema horiek penintsulako ordu ofiziala ematen duen Real Observatorio de la Armada-rekin (ROA) sinkronizatuta daude, San Fernandon kokatuta dagoena.
Erregistro elektronikoa Aenaren eskumenekoak diren prozedurei eta jarduerei dagozkien eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak jasotzera edo igortzera bideratzen da. Aenaren eskumenetik kanpo dauden gaiekin zerikusia duten agiriak, baita onartzen ez diren formatuan aurkezten direnak ere, baliteke ez onartzea.
Zer da espediente elektronikoa? Kontsulta dezaket?
Espediente elektronikoa izapide bati lotutako agiri elektronikoen multzoa da.
Online kontsulta daitezke espediente elektronikoak, “Espedientearen kopia eskatu” aukeraren bidez.
Indarrean dagoen legeriak agintzen duenaren arabera, prozeduran interesa dutenek bakarrik kontsultatu ahal izango dute espedientea.
Espediente elektronikoa osatzen duten dokumentuak ondorengoak dira, gutxienez:
Nola kontsulta daiteke izapide baten egoera?
Herritarrek beren eskaeren egoera kontsulta dezakete. Kontsulta egiterakoan, bi egoera aurki ditzakegu:
Bi kasuetan, izapidearen egoera modu telematikoan kontsulta daiteke.
Nola eska daiteke erregistro egiaztagiriaren kopia?
Herritarrak modu telematikoan egin duen edozein izapideren erregistro egiaztagiriaren kopia eska dezake, horren egoera kontuan izan gabe, Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atarian sartuta.
Herritarra “Egiaztagiriaren kopia eskaera” aukerara sartzen denean, bide telematikoak erabiliz aurkeztutako informazioaren zerrenda bat agertuko zaio (eskaerak, emandako dokumentazioa…).
Herritarrak eskuz sartu beharko du kopia lortu nahi duen egiaztagiriaren erregistro zenbakia.
Erregistro zenbakia ez bada existitzen, herritarrari hori adierazten duen mezu bat erakutsiko zaio eta prozesua amaitu egingo da. Herritarraren pantailan ikusiko den mezua “Sartutako erregistro zenbakia ez da existitzen” izango da.
Erregistro zenbakia existitzen bada, automatikoki egiaztatuko da artxibo elektronikoan dagokion egiaztagiria existitzen dela. Hala bada, egiaztagiria herritarrari erakutsiko zaio. Egiaztagiririk existitzen ez bada, berri bat sortuko da. Sorrera horrek huts egiten badu, errore mezu bat agertuko zaio herritarrari: “Ezin izan da aurkezpen egiaztagiria sortu une honetan. Mesedez, saia zaitez beranduago”.
Nola eska daiteke espediente elektronikoaren kopia?
Herritarrak ziurtagiri elektroniko bidez egindako espedienteen kopia eska dezake, Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atarian sartuta eta dagokion aukera hautatuta.
Nabigatzaileak erabiltzailearen autentifikazioa egiteko erabiliko den ziurtagiri digitala aukeratzeko eskatzen du.
Herritarra “Espediente elektronikoaren kopia eskaera” aukeran sartzen denean, dagokion prozedurarekin zerikusia duten espediente guztiak agertuko zaizkio. Herritarrak eskuz sartu beharko du kopia lortu nahi duen espedientearen zenbakia.
Eskatutako espedientea ez bada existitzen, herritarrari espediente hori datu basean ez dagoela adierazten dion mezua agertuko zaio eta prozesua amaitu egingo da. Herritarraren pantailan ikusiko den mezua “Sartutako espediente zenbakia ez da existitzen” izango da.
Dena ondo badago eta artxibatutako espedientea aurkitu bada, sistemak zerikusia duten datuen eta dokumentuen kopia prestatuko du, baldin eta horiek formatu elektronikoan aurkeztu badira.
Pantailan espediente horrek barne hartzen dituen dokumentu elektroniko guztien zerrenda agertuko da. Dokumentu horiek ondorengoak izango dira, gutxienez:
Fitxategi horiek guztiak ikusi edo deskargatu egin daitezke.
Nola zuzen daitezke entregatutako dokumentazioko akatsak?
Hasteko, prozedura guztietan ez dago herritarrak emandako dokumentazioko “Akatsen zuzenketa” egiteko aukera.
Akatsen zuzenketa, beharrezkoa izanez gero, dokumentazio gehiago ematean edo herritarrak jatorrizko espedientean emandako daturen bat zuzentzean datza.
Bi egoera aurki ditzakegu:
Herritarra “Akatsen zuzenketa” aukeran sartzen denean, dagokion prozeduran aktibatuta duen izapideen zerrenda erakutsiko zaio. Jarraian, zuzendu beharreko espedientearen zenbakia sartzeko eskatuko zaio.
Izapidea existitzen bada, modu telematikoan aurkeztutako izapide baten zuzenketa egin beharko genuke; existitzen ez bada, “modu ez elektronikoan edo bertaratuta” aurkeztutako izapide baten zuzenketa izango litzateke.
Bi kasuetan, herritarrak elektronikoki sinatu beharko du gauzatutako kudeaketa.
Nola egiazta dezaket Aena-ri entregatutako agiri elektronikoak originalak diren?
Izapideak eta Erreklamazioak Atariaren bidezko eskaera bati dokumentazioa eransten zaionean, erregistro-ziurtagirian (PDF formatua) ikusi ahal izango da, ‘Aurkeztutako dokumentazioa’ atalean, bidalitako fitxategi bakoitzaren izena, dagokion hash kodearen (fitxategiaren hatz-marka) ondoan.
Aenak duen prozedura jakin bati dagokion dokumentazioa zuk bidalitako bera dela egiaztatzeko, hurrengo pauso hauek eman beharko dituzu:
Zer da hatz-marka?
Agiri baten datu-multzoa da, agiria aldatu ez dela egiaztatzeko aukera eskaintzen duena. Agiri baten hatz-marka edo laburpena agiri horri hash funtzio bat aplikatuz lor daiteke. Funtzio horrek luzera finkoko eta bana-banakako datu-multzo bat emango du.
Hash funtzio batek hurrengo ezaugarriak ditu, besteak beste:
Zer behar dut egoitza Izapideak eta Erreklamazioak Atarian?
Izapideak eta Erreklamazioak Atarian sartzeko, nabigatzailea eta interneterako sarbidea behar dira.
Herritarraren nabigatzailearen eta Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atariko zerbitzariaren arteko komunikazioa SSL protokolo seguruan oinarritzen da. Protokolo honen arabera, Izapideak eta Erreklamazioak Atarian zerbitzari-ziurtagiri baten bidez identifikatzen da bezeroaren aurrean.
Eta elektronikoki sinatu nahi bada, izenpedun Applet baten (nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) instalazioa eta exekuzioa onartzeko konfiguratuta dagoen nabigatzaile bat behar ditu herritarrak.
Zergatik deskargatu behar dut programa bat elektronikoki sinatzeko?
Web formularioen sinadurak egiteko (agiri erantsiekin) beharrezkoa da izenpedun Applet bat ( nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) izatea instalatuta erabiltzailearen ordenagailuan. Horregatik da beharrezkoa Java makina birtuala instalatuta izatea erabiltzailearen ordenagailuan.
Sinadura elektronikoa zure sinadura ziurtagiriari lotutako gako pribatuarekin egiten da, eta ezin da hura dagoen biltegi ziurretik atera (erabiltzailearen ordenagailua, txartel kriptografikoa edo tokenUSBa). Horregatik instalatu behar da erabiltzailearen ordenagailuan, gakoa dagoen tokian, sinadura egiteaz arduratzen den softwarea.
Nola instala dezaket programa elektronikoki sinatzeko?
Sinatzeko softwarea web formularioen sinadura (agiriekin eta agiririk gabe) onartzen duen Applet batean (nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) oinarritzen da.
Software hori erabiltzailearen ordenagailuan deskargatzen da eta nabigatzailearen bidez ikus daitekeen sinadura egiteaz arduratzen da onartutako sinadura ziurtagirietako bat erabiliz.
Konponente hau behin bakarrik deskargatzen da Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Ataritik, eta automatikoki instalatzen da erabiltzailearen ordenagailuan. Instalatuta dagoenaren gainean eguneratuko da.
Oharra: Erabiltzailearen ordenagailuan Applet bat instalatzeko, beharrezkoa izango da Appletak instalatzeko eta exekutatzeko moduan konfiguratuta izatea nabigatzailea.
Zeintzuk dira bezero postuek bete beharreko baldintzak formularioen sinadurak egiteko?
Formularioen sinadura elektronikorako, bezero-postuek instalazio, funtzionamendu eta sinadura elektronikoaren hurrengo bateragarritasun matrizeetara egokitu beharko lukete, nabigatzaile, sistema eragile, Java aplikazioaren bertsio eta sinatzeko software motaren arabera.
Egokitu gabe egoteak ez du esan nahi sinadura elektronikoa zuzena ez denik.
Appletak (nabigatzailean exekutatzen den Javako softwarea) instalatzeko eta exekutatzeko moduan egon beharko du konfiguratuta nabigatzaileak.
Nabigatzaileak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Sistema Eragilea | Java bertsioa | Internet Explorer 6 | Internet Explorer 7 | Firefox 1.5 | Firefox 2.0 |
W XP | JRE 1.4.2 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | OK | OK | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | OK | OK | OK | OK | |
W XP | JRE 1.5 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Arazoak kudeaketa gunearekin | OK | |||
Sinadura elektronikoa | OK | OK | OK | OK | |
W XP | 1.6 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Arazoak kudeaketa gunearekin | Arazoak kudeaketa gunearekin | |||
Sinadura elektronikoa | OK | OK | OK | OK | |
W 2000 | JRE 1.4.2 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | OK | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | OK | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
W 2000 | JRE 1.5 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Arazoak kudeaketa gunearekin | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | OK | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
W 2000 | 1.6 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Arazoak kudeaketa gunearekin | Ez dago erabilgarri | Arazoak kudeaketa gunearekin | ||
Sinadura elektronikoa | OK | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
W VISTA | JRE 1.4.2 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | OK | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | OK | OK | OK | |
W VISTA | JRE 1.5 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Arazo batzuk daude oraindik. Hobetuta | Arazoak kudeaketa gunearekin | Arazoak kudeaketa gunearekin | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | OK | OK | OK | |
W VISTA | 1.6 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Arazo batzuk daude oraindik. Hobetuta | Arazoak kudeaketa gunearekin | Arazoak kudeaketa gunearekin | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | OK | OK | OK | |
Linux | JRE 1.4.2 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | OK | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | OK | OK | OK | |
Linux | JRE 1.5 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Linux | 1.6 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK |
Hurrengo Linux banatzaileetan probatu da izenpearen funtzionamendua:
Guadalinex 4.x banatzaileak sinatzeko softwarearen exekuzio zuzenarekin bateragarriak ez diren aurreinstalatutako liburutegi batzuk ditu. Liburutegien konfigurazio berezi hori dela eta, bateragarritasun matrize bat agertzen da aparte.
Nabigatzaileak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Sistema Eragilea | Java bertsioa | Internet Explorer 6 | Internet Explorer 7 | Firefox 1.5 | Firefox 2.0 (Aurreinstalatuta) |
Guadalinex 4 | JRE 1.4.2 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Guadalinex 4 | JRE 1.5 (Aurreinstalatuta) | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | Programazio errorea | Programazio errorea | |
Guadalinex 4 | 1.6 | ||||
Instalazioa eta funtzionamendua | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK | |
Sinadura elektronikoa | Ez dago erabilgarri | Ez dago erabilgarri | OK | OK |
Nola jaso dezaket nire ziurtagiri elektronikoari buruzko informazio gehiago?
Ziurtagiri elektronikoaren erabilerari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, galde iezaiozu dagokion hornitzaileari.
Nire ziurtagiri elektronikoa ez dabil. Zer egin dezaket?
Begiratu, mesedez, ea zure ziurtagiria Aenak onartutako ziurtagirien zerrendan agertzen den. “Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura elektronikoa" kategoriaren barruan, begiratu “Zein ziurtagiri erabil daiteke Aenaren Izapideak eta Erreklamazioak Atarian?” atala.
Ziurtagiria zerrendan agertzen bada baina ez badabil, galde iezaiozu dagokion hornitzaileari.
NAN elektronikoa dut; nola erabil dezaket?
NAN elektronikoa erabiltzeko, Barne Ministerioak bere atarian NAN elektronikoari buruz argitaratutako informazioa irakurtzea gomendatzen da.
Klikatu esteka honen gainean NAN elektronikoari buruzko informazioaren atarira joateko.
Aena arduratuko al da Izapideak eta Erreklamazioak Atarian eskainitako zerbitzuak eskuratzeko edo erabiltzeko behar diren softwarea, ziurtagiriak edo bestelako elementuak lortzeaz?
Herritarren ziurtagiri elektronikoa pertsona fisikoari lotutako elementu bat da, eta, horregatik, interesdunak baino ezin dezake eskatu berak nahi duen zerbitzu motaren hornitzailearengana joz.
Segurua al da Izapideak eta Erreklamazioak Atarian ziurtagiri bidezko izapideak egitea?
Izapideak eta Erreklamazioak Atariari laguntzen dion plataformak egiazkotasuna, segurtasuna, erabilgarritasuna, konfidentzialtasuna eta uko egitea bermatzen dituen baldintza legal, tekniko eta funtzionalak betetzen ditu, eta, beraz, balio bera izango dute, legezko ondorioetarako, agiria Izapideak eta Erreklamazioak Atariaren bidez aurkezteak edo Aenaren Erregistro Bulegoetan edo Aireportuetan bertan aurkezteak.
Agiriak digitalki sinatzean, egiazkotasuna eta osotasuna bermatuko dira, eta sinadura baliozkotuz gero erakuts daitezke.
Mezuen egiazkotasuna, konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatze aldera, SSL (Secure Socket Layer) komunikazio seguruaren protokoloaren bidez egiten dira.
Bestalde, eskaera telematiko guztiak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren (15/1999 Lege Organikoa garatzeko araudia onartu zuena) arabera egingo dira; eta zuk sartu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu Datu Pertsonalak Babesteko Aenaren Bulego Nagusira bidalitako eskabidearen bidez.
Aenaren beste kanalekin harremanetan jartzeko datuak: telefonikoak eta telematikoak.
Hurrengo bi kanalen bidez jar zaitezke Aena-ekin harremanetan:
Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan