Bidaiari, zerbitzu eta aparkalekuen inguruko erreklamazio, kexa eta beste jakinarazpen batzuen izapidetzea eta kudeaketa

Aena S.M.E SAren instalazioei eta emandako zerbitzuei buruzko edozein erreklamazio, kexa, kontsulta, iradokizun edo zorion ematea.

Izapiderako sarbidea

Kontuan hartzeko

  • Aena S.M.E., S.A.k 46 aireportu eta 2 heliportu kudeatzen ditu Espainian. Aena, beraz, aireportuko zerbitzu eta instalazioei lotutako erreklamazio eta kexez baino ez da arduratzen (garbiketa, klimatizazioa, informazio zerbitzua, Mugikortasun Urriko edo Desgaitasundun Pertsonei laguntzeko zerbitzua, segurtasun-zerbitzuak, etab.).
  • Ondare edo kalte pertsonalen inguruko erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, telematikoki eta ziurtagiri digitalarekin egin behar duzu, edo erreklamazioa idatziz bidali beharko duzu aireportura, hots, gertaerak jazo ziren horretara (deskargatu inprimakia orri honetako “Inprimakiak” atalean edo idatzi ohiko moduan).
  • Aena S.M.E., S.A.k ez du eskumenik aire konpainia batekin duzun garraio-kontratuko baldintzei buruzko arazoei irtenbidea aurkitzeko. Aire konpainia batekin duzun garraio-kontratuaren baldintzak bete ez direla uste baduzu (hegaldi atzerapenak, hegazkinera igotzea ukatzea, overbooking-a, hegaldia bertan behera geratzea, ekipajeak galdu edo hondatzea, ordutegi aldaketak, zerbitzuaren kalitate txarra, aurreikusi gabeko geldialdiak etab.), aire konpainian zuzenean aurkeztu beharko duzu erreklamazioa.
    Garraioa bakarrik kontratatu baduzu erreklamazioa edo kexa aire konpainiari zuzendu beharko diozu. Bidaia konbinatuaren testuinguruan egin baduzu hegaldia, berriz, zure pakete turistikoaren antolatzaileei edo xehekariei (bidaia agentziak) zuzendu beharko diezu.
  • Kexa edo erreklamazioa ez bada Aenak emandako zerbitzuei buruzkoa edo hegazkin-konpainia batekin egindako garraio-kontratuaren baldintzei buruzkoa, Erreklamazioak atalean, Zerbitzuak eta izapideak atalean, zure kexaren edukiaren arabera dagokion izapidea egin ahal izango duzu.
    Sukaldaritza zerbitzuek ere (kafetegiak, jatetxeak, etab.) Ostalaritzaren Liburu Ofiziala dute, eta bertan erreklamazioa, kexa edo iradokizuna egin dezakezu.
Zure kexa edo iradokizuna zein aireporturi zuzendu diezaiokezun argi ez baduzu, honako helbide honetara bidal dezakezu:

Aena
Segurtasun eta Zerbitzuen Zuzendaritza
Zerbitzu eta Bidaiarien Esperientzien Dibisioa
C/ Peonías, 12
28042 Madril

Informazio osagarria

Erreklamazio edo kexaren bat jarri badiozu aire konpainia bati, eta zentzuzko epea igaro ondoren erantzunik jaso ez baduzu edo erantzunarekin ados ez bazaude, Sustapen Ministerioaren Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziarengana jo dezakezu.
 
Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziak Espainian 2004ko otsailaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 261/2004 araudia betetzen dela ziurtatzen du (indarrean 2005eko otsailaren 17az gero). Araudi horrek hegazkinera igotzea ukatu dieten bidaiarien edo beren hegaldia baliogabetu dieten edo asko atzeratu zaien bidaiarien kalte-ordainak eta laguntzari buruzko arau komunak zehazten ditu. Horretarako, beharrezko ikuskapenak egiten ditu eta, hala badagokio, konpainiak zigortzen ditu beren eginbeharrak ez betetzeagatik.
 
GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDA MINISTERIOA/strong>
Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentzia
Kalitatea eta Erabiltzailearen Babeserako Saila
Paseo de la Castellana, 112
28046 Madrid

Kontaktua

Telefonia zerbitzuak ( +34) 91 321 1000

Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan

Entzumeneko desgaitasunen bat al duzu? 7:00etatik 23:00etara, penintsulako ordutegian. Zure esanetara gaude eguneko 24 orduetan zehar, urteko egun guztietan
Sartu
Logo Aena