Hona hemen indarrean dagoen legediak onartzen dituen eta datuen titularrak erabil ditzakeen eskubideak::
DATUAK ATZITZEKO ESKUBIDEA: Interesdunak bere datu pertsonalei buruzko informazioa eskura dezake: datuok tratatzen ari diren, tratamenduaren helburua, datuon jatorria, egindako edo egingo diren datuen lagapenak eta datu horiek noiz arte gordeko diren. Interesdunak eskubidea du Legea betetzen dela egiaztatzeko eta bere datu pertsonalak tratatzen dituzten erakundeek arau-hausteak egin dituzten aztertzeko.
DATUAK ZUZENTZEKO ESKUBIDEA: Interesdunak tratamenduaren arduradunari eska diezaioke datu zuzenak eta zehatzak erabil ditzala, hori baita bere betebeharra. Gauzak horrela, zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak zuzendu behar ditu arduradunak, datuok tratatzean errealitatea isla dadin.
DATUAK EZEREZTEKO ESKUBIDEA: Interesdunak tratamenduaren arduradunari eska diezaioke bere datu pertsonal batzuk ez tratatzeko, edo bat bera ere ez, baldin eta datuak gorde zirenean zegoen helbururako edo jatorrizko tratamendurako jadanik behar ez direnean, datuok gehiegizkoak direnean edo tratamenduak Legean ezarritakoa betetzen ez duenean. Alabaina, aplikagarri diren xedapenetan edo tratamenduaz arduratuko den pertsona zein erakundeak eta pertsona interesdunak sinatutako kontratuan aurreikusitako epean gorde beharko dira datu pertsonalak. Hitz batez, Legeak xedatzen du tratamenduaren arduradunak aukera duela datuak ezerezteko eskaerari uko egiteko, betiere horretarako arrazoiak badaude, tratamenduari aplikatzen zaion legean xedatutakoa dela eta, edo interesdunak eta fitxategiaren arduradunak sinatutako kontratu bat dela eta, datuak ezereztu baino lehen argitu beharko dena (azken kasuan, datuen tratamendua ezinbestekoa denean kontratua gauzatzeko).
DATUEI AURKA EGITEKO ESKUBIDEA: Jarraian azaltzen diren kasuetan, interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak trata ez daitezen edo tratamendua bertan behera utz dadila eskatzeko:
- Datuok tratatzeko bere baimena beharrezkoa ez denean, justifikatutako zio legitimoren bat dagoelako, bere egoera pertsonalak hala justifikatzen duelako, betiere, aurkakoa xedatzen duen Legerik ez badago.
- Datuon tratamenduaren helburua marketina, publizitatea edo merkataritzako prospekzioak egitea bada, edota profilak prestatzea, haiek sortuko dituen enpresa edozein dela ere.
- Tratamenduaren helburua interesdunarekin zerikusia duen erabaki bat hartzea bada, eta erabaki hori bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarrituko bada.
DATUAK ERAMATEKO ESKUBIDEA: Interesdunak tratamenduaren arduradunari eska diezaioke bere datu pertsonalak formatu egituratu batean eskatzeko, erabilera arruntekoa eta mekanikoki irakur daitekeena, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititu ahal dizkio. Baldintza zehatz batzuetan aplikatzen den eskubide honek erabiltzaileek aukeratzeko eta kontrolatzeko duten gaitasuna, eta haien gaikuntza babesten ditu.
DATUEN TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA:
- Interesdunak bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzea, arduradunari zehaztasun hori egiaztatzeko denbora nahikoa utzita.
- Tratamendua legez kontrakoa izanik, interesdunak datu pertsonalak ezerezteari uko egitea eta horren ordez haien erabilera mugatzeko eskatzea.
- Arduradunak datu pertsonalen tratamendua behar ez izatea jatorrizko helburuetarako, baina interesdunak haiek mantendu nahi izatea, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurrean defendatzeko.
- Interesdunak datuak ezerezteko eskubidea erabili izana, eta datuak dagokion epean mantentzea haiek egiaztatzeko.