Instalazio eta zerbitzuei buruzko komunikazioak
Bidaiari, zerbitzu eta aparkalekuen inguruko erreklamazio, kexa eta beste jakinarazpen batzuen izapidetzea eta kudeaketa
Aena S.M.E SAren instalazioei eta emandako zerbitzuei buruzko edozein erreklamazio, kexa, kontsulta, iradokizun edo zorion ematea.
Izapiderako sarbidea
Bidaiari, zerbitzu eta aparkalekuen inguruko erreklamazio eta kexen eskaeren aurkezpena
Bidaiari, zerbitzu eta aparkalekuen inguruko kontsulta, iradokizun eta zoriontzeen eskaeren aurkezpena
Bidaiari, zerbitzu eta aparkalekuen inguruko erreklamazio eta kexen eskaeren aurkezpena
Izapidetze egoera kontsultatzea
Kontuan hartu behar da
- Aena S.M.E., S.A.k 46 aireportu eta 2 heliportu kudeatzen ditu Espainian. Aena, beraz, aireportuko zerbitzu eta instalazioei lotutako erreklamazio eta kexez baino ez da arduratzen (garbiketa, klimatizazioa, informazio zerbitzua, Mugikortasun Urriko edo Desgaitasundun Pertsonei laguntzeko zerbitzua, segurtasun-zerbitzuak, etab.).
- Aena S.M.E., S.A.k ez du eskumenik aire konpainia batekin duzun garraio-kontratuko baldintzei buruzko arazoei irtenbidea aurkitzeko. Aire konpainia batekin duzun garraio-kontratuaren baldintzak bete ez direla
uste baduzu (hegaldi atzerapenak, hegazkinera igotzea ukatzea, overbooking-a, hegaldia bertan behera geratzea, ekipajeak galdu edo hondatzea, ordutegi aldaketak, zerbitzuaren kalitate txarra, aurreikusi gabeko geldialdiak etab.), aire konpainian zuzenean aurkeztu beharko duzu erreklamazioa.
Garraioa bakarrik kontratatu baduzu erreklamazioa edo kexa aire konpainiari zuzendu beharko diozu. Bidaia konbinatuaren testuinguruan egin baduzu hegaldia, berriz, zure pakete turistikoaren antolatzaileei edo xehekariei (bidaia agentziak) zuzendu beharko diezu.
Aena
Zerbitzu eta Bidaiarien Esperientzien Dibisioa
C/ Peonías, 12
28042 Madril
Informazio osagarria
Erreklamazio edo kexaren bat jarri badiozu aire konpainia bati, eta zentzuzko epea igaro ondoren erantzunik jaso ez baduzu edo erantzunarekin ados ez bazaude, Sustapen Ministerioaren Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziarengana jo dezakezu.
Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziak Espainian 2004ko otsailaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 261/2004 araudia betetzen dela ziurtatzen du (indarrean 2005eko otsailaren 17az gero). Araudi horrek hegazkinera igotzea ukatu dieten bidaiarien edo beren hegaldia baliogabetu dieten edo asko atzeratu zaien bidaiarien kalte-ordainak eta laguntzari buruzko arau komunak zehazten ditu. Horretarako, beharrezko ikuskapenak egiten ditu eta, hala badagokio, konpainiak zigortzen ditu beren eginbeharrak ez betetzeagatik.
